KOLDO SEBASTIAN DEL CERRO: ERAKUSKETA

 

Koldo Sebastian del Cerroren ehun lanek baino gehiagok osatzen dute Kondestablen lau hamarkadako sorkuntza artistikoa berrikusten duen ‘Topaguneak’ atzera begirako erakusketa

 

‘Topaguneak’ Koldo Sebastián del Cerro iruindarraren atzera begirako erakusketa bat da, eta haren ibilbide sortzailea berrikusten du 80ko hamarkadaren erdialdetik gaur egun arte. Erakusketa 129 artelanek osatzen dute, egilearen hainbat sormen-sailetakoak. Pinturak nabarmentzen dira batez ere, baina marrazkiak, bolumenak eta argazkiak ere ikus daitezke. Erakusketa azaroaren 25etik (ostirala) urtarrilaren 15era bitarte egonen da ikusgai Kondestablearen jauregiko 1. eta 2. aretoetan.

Udalak 1991n pintura modalitatean eman zion Iruña eta Artista Gazteak saria dela-eta egileak egin zuen erakusketaren 30 urte betetzen direnean aurkeztu dute. Atzera begirako erakusketa hau bi urteko prestaketa-lan baten emaitza da; abstrakzio geometrikoaren eta arte zehatzaren nazioarteko erreferente den Julián Gilen laguntza izan du, zeinak ekarpen eta galderen bidez Koldo Sebastiáni prozesuan lagundu baitio.

Erakusketan planteatutako ibilbideak egitura kronologikoa du: 1990ean jendaurrean lehen aldiz agertu zen lanarekin hasten da eta aurten bertan Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan egindako bakarkako azken erakusketan berriki erakusgai jarritako lanekin amaitzen da. Horrela, ikusizko kontakizun bat sortu nahi da, haren sorkuntza-prozesua eta hura artikulatzen duten multzoak deskribatzeko aukeratutako obretan oinarrituta. Honako sail hauen lanak egonen dira ikusgai: ‘Akopleak’, ‘Egitura malguendako moduluak’, ‘Mexuar. Egitura koskadunak eta zulatutako egiturak’, ‘Physis. Radix’, ‘Kalignometriak’, ‘Washi. Sangaku’ eta ‘Infinibertso’.

Autore autodidakta; aurkeztutako lanaren hautaketa atzera egindako begirada bat da, non zehatz-mehatz berrikusi baitu bere ekoizpen plastikoak sortu duena eta, batez ere, jarduera artistikoak gaur arte ekarri diona. Baina erakusketak dakarren hausnarketa artistikoak ere etortzeke dagoenari buruz eta, batez ere, hemendik aurrera iritsiko dena bizitzeko moduari buruz ikertzeko aukera ematen du. ‘Topaguneak’ introspekzio-ariketa bat da, egindako bidea aztertuz egina, baina, bitxia bada ere, bere burua hobeto ezagututa, egileak bere burua norantz proiektatu nahi duen eta etorkizun horren begiradan du eskaintzen duen emaitza nagusia.

Koldo Sebastiánen eta Julián Gilen lan partekatuak fruitua eman du: erakusketa osatzen duen obra plastikoaren oinarri diren gakoak jasota uzteko argitaratu den argitalpenaren testua. Argazki-hautaketa eta liburua elikatzen duten hamar galdera-erantzun multzoak Koldo Sebastián del Cerroren jarduera artistikoaren laburpen oso bat dira.