DIKTADURA INMOBILIARIOA

Artikulu honetako egilea:

“47. artikulutik DesAtxikituak” taldea

Agerikoa irudi du esateak gure bizitzak erabat baldintzatuta daudela hipoteka edota alokairuen mende. Hainbesterainokoa da gure menpekotasuna zeren gure bizitzeko eta lan egiteko erak aterpean bizitzen ahal izateari atxikita daudela. Sistema feudal korporatibo honetan, prezioen etengabeko inflazioak elite sozioekonomikoei, bankuei, etxebizitza-agentziei eta eraikuntza- enpresei mesede egiten die. Baino ez bakarrik horiei, ustelkeria kutsakorra baita, eta, azkenik, espekulazioa erdiko klasearen zenbait geruzatan ere zabaldu da. “Merkatua horrelakoa da” diote, eta, badirudi horrek dena justifikatzen duela. Halako erakunde irudimenezkoa eta autonomoa balitz bezalakoa dirudi merkatu horrek, inork ez sortua edo. Abusu inmorala finkatu da naturala balitz bezala. Etxebizitza diktadura batean bizi gara erregimen politiko iruzurti baten menpean, “etxebizitza izateko eskubidea” izendatzen duena, eta, egiazki ezertan oinarritzen dena. Babes ofizialeko etxebizitza eta alokairu sozial gutxi batzuk aski dira jendeari sinestarazteko merkatuak bere legeak ezartzen dituela, eta, horiek naturalak direla. Benetan agintzen dutenak espekulatzaile profesional eta errentadunak dira, salerosketetan ibiltzean eta baliabide ekonomiko eta judizialak erabiliz abusuzko hipoteka eta alokairuen menpean jendea makurturik izaten dutenak bizitza osorako. Eta lotsarik ez dira egonen: “hain da normala” zein eta langile klase eta erdiko klaseari ere “normala” iruditzen zaien; elite inmobiliarioak, aldiz, txalettoetan eta luxuzko etxeetan bizi dira Normaltasun Berri feudal honetan.

Feudalismo inmobiliariotik askatzeko bide bakarra borrokatzea eta matxinatzea da. Protestan kuota bat ez ordaintzera deituko genuke, nahiz eta zigortuko gintuzten beraien lege iruzurtiak erabiliz bere hileroko lapurretak ez pagatzeagatik, eta, jakinki, diktadura erregimen hau sostengatzen duten erreformista iruzurti horiek barre eginen zioten gure xalotasun iraultzaileari. Ez-ordaintze masiboari ekinez gero, ondorioak inor axolagabe utziko ez lukeela uste badugu ere, kontziente gara badituztela hainbeste baliabide iruzur egiteko eta lortzen duten zatiketa soziala hain da handia, non ez diegun lapurrei gozamen hori emanen. Bakarrik deitzen dugu konstituzio espainiarraren 47. artikulua sinbolikoki urratzera, ezertarako balio ez duen lege hori, diktadura inmobiliarioaren frankizia, 2022ko abenduaren 6an, egun guztian diktadura inmobiliario hau ahalbidetzen duten erakunde eta entitateen aurrean: banketxeak, etxebizitza-agentziak, eraikuntza-enpresak, diputazioa, udaletxeak, NASUVINSA, hipoteka bitartekaritzarako bulegoa, zaharberritze bulegoak, foruen estatua … Puska ezazu 47. artikuluaren fotokopia iruzurra eta gezurra salatzeko eta erregimenaren benetako aurpegia begi bistan uzteko. Garbiketa zerbitzuen langileei deitzen diegu protestarekin bat egin dezaten, nola eta protesta orri bakar bat ere eskobatu gabe utziz.

Behera etxebizitza diktadura!