FRANTZIAKO DAMA

 

 

“Frantziako Dama” Jose Carlos Torrek eta Alvaro Rabellik orain arte elkarrekin egin duten komiki argitalpenik luzeena da.

 

Jose Carlos Torre (Bilbo) marrazkilariak eta Alvaro Rabelli (Basauri) idazleak komikira ekarri dute “Frantziako andrea” izeneko euskal balada ezaguna. Ahozko tradiziotik datorren balada honen bertsoak Bizkaiko Zeanuri herrian jaso zituen Manuel Lekuonak eta 1933ko Anuario de Eusko Folklore delako aldizkarian  lehen aldiz agertu ziren. Bada, egile bizkaitar biak bertsootan oinarritu dira “Frantziako dama” albuma egiteko. Edonola ere, baladatik harago, giroa eta pertsonaiak sakonago jorratu nahi izan dituzte, lanak narratibotasunean ere irabaz zezan. Ikuspegi berritzailea ere eman nahi izan diote Erdi Aroaren amaieran girotu duten istorio honi, emakumezko pertsonaiei garrantzi handiagoa emanez. Hori dela eta, jatorrizko bertsoetan agertzen ez diren zenbait pasarte landu dituzte. Nabarmentzekoa ere bada Letizia Gaspar margolariak egindako hitzaurrea.

“Frantziako dama” honek, jatorrizko bertsoetan bezala, istorio lazgarria dakar, dramatikoa. Etxera itzultzen den zaldun batek emaztegaia hil beharko du amaren aginduz. Tragedia, amodioa, gorrotoa, mendekua eta damua ez dira falta Erdi Aroko istorio klasiko honetan.

Lanak 96 orrialde ditu eta Bilbo El Gallo de Oro argitaletxeak argitara eman du.