2022ko abenduaren 16an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, BilbaoArteko Art House Zineman Las Synergys (Paula Guerrero & Bruno Delgado Ramo) bikoteak antolatutako «Thank you, I have been very pleased» filmen programa izango da ikusgai.
Jarduera hau Kabinete kino-oknoaren parte da, urte hasieratik Las Synergysek egiten duten proiektua, zinema bere euskarri materialean erakusteko asmoz, besteak beste, film esperimentalen programak antolatuz jatorrizko formatuetan.
Proiekzioak sarrera librekoak izango dira eta 97 minutu iraungo dute.
“Thank you, I have been very pleased” filmatutako gorputza da, filmatzen duen gorputza. Programa honetako zinemagile bakoitzak interes formaletatik zein subjektibotasunetik abiatuta egiten ditu filmak. Horregatik, askotariko atmosfera aurkituko dugu, zein gorputzak bere presentziarekin bultzatzen duen, baina baita bere absentziarekin, motiboekin eta berezko afekzioarekin, genero-identitatearekin eta sexualitatearekin lotutako gaiekin ere. Euskarri filmikoaren eta gorputzaren izaera materialak erlazio nabarmena ezartzen du, eta formatuen eta bitarteko analogikoen erresistentziari buruzko gogoeta eginarazten digu, film horiek hartzen duten aldian gai horiei eusten jarraitzeko. Inguruneak gorputza besarkatzen du, biltzen du, baina baita zedarritzen ere eta ikusten uzten digu; kanpoko begirada izatetik urrun, subjektuak erabakitzen du bere burua nola erakutsi eta beste subjektu edo leku batzuk nola erakutsi, jolasetik, maitasunetik eta plazeratik afektiboki lotuz.
Paula Guerrero
Programa
‘Mit Mir’, Kerstin Cmelka, 3’, 2000, 16mm
‘Suc’, Nathalie Harran, 3’30’’, 1996, S8mm
‘Unternehmen Arschmaschine’, Mara Mattuschka, Gabriele Szekatsch, 17’, 1997, 16mm
‘Me Shower, San Francisco’, Anja Czioska, 3’, 1994, 16mm
‘Blind Light’, Sarah Pucill, 21’, 2007, 16mm
‘Et In Arcadia Ego’, Kerstin Cmelka, 3’, 2001, 16mm
Etenaldia
‘One Pussy Show’, Anja Czioska, 6’30’’, 1998, 16mm
‘Cats Amore’, Martha Colburn, 2’30’’, 2002, 16mm
‘I Was / I Am’, Barbara Hammer, 6’30’’, 1973, 16mm
‘Le Cigarette’, Friedl Von Gröller, 3’, 2011, 16mm
‘Women I Love’, Barbara Hammer, 22’39’’, 1976, 16mm
‘Vulva’, Marcelle Tirache 5’, 1992, S8mm
‘Danke, es hat mich Sehr Gefreut’, Mara Mattuschka, 1’34’’, 1987, 16mm