ERAKUSKETA: «PLANCKEN KONSTANTEA»

2022ko urriaren 21etik azaroaren 18ra, BilbaoArte Fundazioaren Urazurrutia Aretoak «Plancken konstantea» erakusketa hartuko du, Carlos Ramírez-Pantanellaren (Madril, 1989) obrarekin, 2021ean zentroan beka jaso zuena. Inaugurazioa urriaren 21ean izango da, 19:00etan.

Erakusketa aretoa astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 17:30etik 20:30era, azaroaren 18ra arte. Sarrera doan.

Plancken konstantea konstante fisiko bat da, ekintzaren oinarrizko kuantoa adierazten duena: prozesu fisiko batean inplikatutako ekintza-kantitatea. Materiaren karga intrintsekoa kalkulatzeko formula bat, edo gutxienez adierazpen zientifikoarena. Nire asmoa kontzeptu horretara hurbiltzea da, hiru gorputz-hondarretatik abiatuta: izerdia, ilea eta hortzak, kuantifikazio materiala zalantzan jartzen duten gutxieneko eraldaketa-energien mende jartzeko.

Carlos Ramírez-Pantanella

Carlos Ramírez-Pantanella (Madril, 1989) arkitektoa eta Arte Ederretako lizentziatua Madrilgo Europako Unibertsitatean. Arte Garaikideko Masterra Arte Ederren Zirkuluko SUR Eskolan (Acciona Beka 2019-2021). Arkitektura landako fenomeno gisa lantzen du, eta ibilbideen immateriala adierazten duten ekintza eta keinu minimoen bidez jarduten du bertan. Bere lana Madrilgo Arte Gazte Aretoan, LABoral Centro de Arte y Creación Industrial, C Arte C, Haus der Kulturen der Welt Berlin, AEDES Gallery Berlin, INJUVE Instituto de la Juventud, Círculo de Bellas Artes eta Madrilgo Arkitektoen Elkargo Ofizialean erakutsi da.