ESKUA

 

Eskua eman digute,

egia ekarri dute,

euskal hitzak aspalditik

hor zirela idatzirik.

 

Bi mila urte pas(a)tuta

berriro agertu zira,

froga segur hor dugula,

zahar-zaharrak girela.

 

Eskua eman digute,

egia ekarri dute,

euskal hitzak aspalditik

hor zirela idatzirik.

 

Zorioneku denek keben,

da esku puntan agertzen,

arbasoen herentziaren,

oraintxe duguna hemen.

 

Eskua eman digute,

egia ekarri dute,

euskal hitzak aspalditik

hor zirela idatzirik.

 

Erromak erre etxea,

pentsatuz urtuko zela,

desagertuko ginela,

bizirik iraun eskua.

 

Eskua eman digute,

egia ekarri dute,

euskal hitzak aspalditik

hor zirela idatzirik.

 

Etorkizuna du pizten

esperantza du ekartzen,

eskuari lotu gaiten,

askatasuna amesten.