MEDIA PROGRAMA: DEIALDIAK

 

MEDIA programaren hainbat deialdi argitaratu dira 2023rako

Co-development, European Film Distribution, European Festivals, Creative Innovation Lab, Journalism Partnership, European Film Sales Agents deialdiak argitaratu ditu Europa Creativa MEDIA Programak.

Gure webgunearen eta Facebook-en bidez aurkituko duzue deialdi guztien informazioa. Izan ere, 2023an, deialdiei buruzko informazio-saioak burutuko ditugu, eta gure sare sozialen bidez ere emango dugu horien berri. Gainera, Agentziak antolatutako Webinarretan sar zaitezkete EACEAren webgunean.

Gogoan izan MEDIA laguntzek ez dutela finantza arloko diru-laguntza soila biltzen; izan ere, MEDIA markak beste finantzaketa-iturri mota batzuetarako ateak ireki diezazkizueke.

 

Deialdien inguruko edozein zalantza izanez gero, horiek argitzeko eta eskaeren inguruko laguntza jasotzeko bulegora etortzera gonbidatu nahi zaituztegu.