FAS ZINEKLUBA: “CAMILA SALDRÁ ESTA NOCHE”

 

Ikus-entzunezko emanaldia

2022ko abenduak 20

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

 

Camila saldrá esta noche · 2021 · Argentina · 103 min · Zuz.: Inés María Barrionuevo · V.O.S.C.

+IX. KORTeN! saria 2022: El carné, Xabi Vitoria

 

Camila, nerabezaro betean dagoen gaztetxo bat da, Buenos Airesera joaten dena bizitzera amona gaixo duela eta. Bigarren Hezkuntzako eskola publiko eta liberala utzi, eta instituzio pribatu tradizional batera aldatuko da.

Borrokalaria eta ideiak garbi dituena da; hala, osotasun fisiko eta morala zaindu beharko du neskatoen eskubideak zapalduta dauden giro batean.

Olatu Berdearen mugimenduak Argentinan eramandako borrokaren emaitza da filma, mugimendu feminista bat, abortoaren alde dagoena eta asmoa duena herrialdeko gizartearen eskema matxistak haustea.

Ines Maria Barrionuevok portaerak erakutsiko dizkigu batik bat, eta, horregatik, isiltasuna darabil maiztasunez. Ezin hobeto zuzentzen ditu egunerokoan ederki moldatzen diren eta familia burges batekoak diren pertsonaiak, zeinak naturaltasuna eta errealismoa barreiatzen baitute.

Obra honek lagunduko digu bihar munduaren lidergoa hartuko duten emakumeen mentalitatea ulertzen.

 

Gonb.: Kristina Zorita (kazetaria), Xabi Vitoria (zuzendaria)

www.cineclubfas.com