UR

 

Menditik isurtzen den ura

harkaitzen erdian lerratzen da,

leuntzen, zizelkatzen du harria,

bere gisan moldatuz izadia.

 

Ur basa ez da menderatzen,

iturritik da sortzen, jariatzen,

bere bidea du berak hautatzen,

behaztopa guziak ditu gainditzen

 

Bere isurpena mozten bazaio ere,

beste bide berria lortu lezake,

behin eta berriro, eten gabe,

bere zortea konplituko luke.

 

Lau elementuetako bat da,

beharrezkoa, funtsezkoa,

isurketa harmoniatsua,

latsa, xirripa musikala.

 

Urak handi edo urak ttiki,

betidanik du bizia ekarri,

zibilizazioak ahal izan du hazi,

gizadia hedatu, geroa eraiki.

 

Lurraren erdigunetik aterata,

herrialdean barna ibiltzen zira,

urertz bazterrak xaramelatuko,

itsasora zirelarik botatuko.