Zorgin batzuek arrantzalle-etxe batekoei gorroto aundia zien eta bertakoak galtzea erabaki zuten. Iru zorgin ziran eta iru uin bata bestea baño gogorragoan biurtu ziran, arrantzalleak itxasoratzeakoan.
Zorgin oyek beren artean azi ziran: orrelako ta alako bear dute, guk beren txalupa ez itzultzeko.
Entzun zien ustekabean arrantzalle batek, eta ayek esan bezela gertu zuan txalupea. Aritxi eskerrak; bestela ondarratzen ziran.
Gero arrantzalle arek orratz aundi bat artu ta zast! sartzen dio olatu ayetako bati, ta zorgiña iya illean gelditu emen zan.