‘Hitzetatik harago’ liburua argitaratu dugu zenbait euskara-ikasle, mintzalagun eta euskaltzale, konfinamenduan sortu genuen JALGI HADI MUNDURA euskara-talde birtualak segitzen duelako ospatzeko, euskara-talde bat baino gehiago, lagun-koadrila bat dela errateko. Hitzetatik harago, sentimendu onak ditugulako.
Taldearen bigarren urteurrena dela eta dator “Hitzetik harago” liburua ateratzearen ideia. Gogoz heldu genion asmoari eta ekimenean parte hartzen dugunon euskarazko hitz kuttunenekin, beraien azalpenekin, hitz bakoitzari eginiko ilustrazioekin eta hitzekin osatutako bertsoekin osatu dugu liburua.
Azalaren marrazkia – Asisko Urmeneta
Kontrazalaren marrazkia – Alfredo Laborde
Barneko marrazkiak – Txaro Diez eta Andrea Bella
Hitzaurrea – Ritxi Lizartza Urrestarazu
Euskal hitzak:
ABERASTU Alfredo Laborde Bellusci
ABERRIA Todor Azurtza Sorrondegi
ALAIA Laura Cid Perez
AMETSA Carlos Mingorance Lopez
AMONA Valeria Garcia Oyarzabal
ARBASOAK Monika Agirre Kokoserys
ARTZAINA Sonia Landaburu Rodriguez
AURRERA Aniceto Ajuriagogeaskoa Aurre
AUSKALO Gotzon Batikon Etxegarai
BAT ETA ERATORRIAK Oier Saratsua Garmendia
BIZIA Arantxa Zeberio Arruabarrena
BIZIRAUN Luis Betanzos Lejarraga
BORROKA Alvaro Montes de Oca Vega
DIRUA Javier Amadoz Azkona
EDERRA Mario Felipe Cancino Vera
ELAI-ALAI Andoni Arribas Izquierdo
EUSKALDUNA Adolfo Gómez Laforga
EZTABAIDA/ELKARRIZKETA Maider Olarra Arribillaga
GAILUA Yaiza Ferrer Alonso
HARREMANA Ainara Maia Urroz
HITZA Rafa Blanco Arbe
ITSASOA Andrea Bella Garcia
IZAN ETA ERATORRIAK Txaro Diez Gonzalez
JARIAKORTASUNA Inma Gonzalez Llatas
JUANAN Guillermo Garcia Laiseca
LAGUNTZA Jorge Arozena Gonzalo
MOTZA Ander Makazaga Conde
NI Gorka Fernandez Minguez
NORTASUNA Aitzol Azurtza Sorrondegi
PANTAILAK Patxi Gaztelumendi
TAUPADA Martín Zabalza Rabuffetti
ZIRIMIRI Karmelo Moreno Durán
ZORIONAK Josu Agirre Amantegi
BERTSOAK/JHM bertsozaleok: Aniceto Ajuriagogeaskoa Aurre, Andoni Arribas Izquierdo, Andrea Bella García, Todor Azurtza Sorrondegi, Oier Saratsua Garmendia
Gibelsolasa – Ainara Maia Urroz
Hitzekin dator KORRIKA ate-joka ni hau idazten ari naizen bitartean. Hitzik gabe ere solas egin dezakegu, eta era berean, hitz eginez harago joan gaitezke. Euskaraz hitzekin ala hitzik gabe transmititu dezakegu pentsamendua nahiz sentimendua, eta harremanak emankorrak edo antzuak izan daitezke, erabileraren arabera. Jalgi Hadi Mundura (JHM) barnekoa besteekin partekatu nahi izatetik sortu zen 2020ko martxoko Covid-konfinamenduan. Geure itxialdian hitzetatik haratago besteekin euskaraz egoteko eta sortzeko irrikak eta gogoak bildu gintuen, eta Zoom bidez urrun geundenak hurbildu ginen elkarrengana. JHM elkarte bat baino gehiago, lagun-koadrila bat da norbanako bakoitzaren talentuekin (poesia, marrazkia, bertsoa, natura, astronomia, turismoa, euskara, etab…) bakoitzaren gabeziak betetzen dituena. Hitzetatik haratago, garena erakutsi diogu elkarri, eta nor bedera aberastu. Horregatik, gonbidatu nahi zaitugu, irakurle, honaino iritsi zarenez gero, zuk duzun dohaina eta talentua gurekin partekatzera eta besteen jakinduriaz zu hobe bat izan zaitezen. Zoom bidez asteartero eta larunbatero elkartuz, blogean iruzkinduz eta/edo e-mailera proposamenen bat egiteko idatziz.