Itxaropen apur bat dagoen bitartean,
nere bizitzak uzten didan bitartean,
azken arnasa arte naiz segitzekotan,
nere indar guziak zuri ematekotan.
Zure begien argitasuna,
betidanik hunkitu nauena,
zure irriño bihurria,
hainbestetan goxatu nauena.
Kuraia erakusten duzuna,
anitzenetako etsenplua,
segitu beharko duguna,
ametsa egia bilaka dadila.
Itxaropen apur bat dagoen bitartean,
nere bizitzak uzten didan bitartean,
azken arnasa arte naiz segitzekotan,
nere indar guziak zuri ematekotan.
Elgarrekin lortuko duguna,
egiazko maitasunaren hatsa,
bideak idekiko dituena,
hobetuz gure etorkizuna.
Ainitz egitekoa baldin bada,
ezerk ez gaitu geldiaraziko
gure indarra askoz handiagoa da,
munduko indar guziak baino.
Itxaropen apur bat dagoen bitartean,
nere bizitzak uzten didan bitartean,
azken arnasa arte naiz segitzekotan,
nere indar guziak zuri ematekotan.