ETXE IKUSEZINEAN

 

Sarai Robles

Begiratu azkarra bota zion treneko bagoiaren barrualdeari: hiru lagun baino ez zihoazen berarekin batera Gasteizerantz, beste bidaiariak Miranda Ebroko geltokian jaitsi baitziren. Ordura arteko mar-mar hotsari isiltasun eroso batek hartu zion lekua, elkarrengandik ahal bezain urrun eseritako lau ezezaguni zegokien modukoa. Trenaren gurpilen etengabeko zaratari isiltasun deitzerik baldin bazegoen, jakina.

 

https://www.booktegi.eus/liburuak/etxe-ikusezinean/?utm_source=mailpoet&utm_medium=email&utm_campaign=euskal+literatura+euskaraz+booktegi