ANTIBIOTIKO KOPURUAZ

 

 

 

Ustiategi bakoitzean kontsumitutako antibiotiko kopurua kontrolatuko dute

 

Urtarrilak 2an jarri da martxan

 

Antibiotikoekiko erresistentziei aurre egitea Europar Batasunaren lehentasuna da, eta estrategia bat ezarri du arazo horri aurre egiteko. Estrategia horri erantzunez espainiar estatutak Errege Dekretu berria argitaratu du “abeltzaintzan erabiltzen diren espezietan, antibiotikoen erabilera jasangarria bultzatzeko”.

Errege Dekretuan adierazten da 2023ko urtarrilaren 2tik aurrera baserri bakoitzean erabiltzen den antibiotiko kopurua kontrolatuko dutela PresVet izeneko aplikazio baten bidez. Ganaduzaleak aplikazioan alta eman dezake eta berak ikus dezake zein antibiotiko kopuru kontsumitzen duen bere ustiategian. Aplikazioan errejistratzen asmatzen ez bada, soporte.presvet@tragsa.es bidez laguntza eska daiteke edo 913225445 telefono deitu.

Aipatutako apliazioan ikuilu bakoitzari errezetatu zaizkion antibiotiko guztiei buruzko informazioa agertzen da. Era berean, espezie bakoitzerako erreferentziazko antibiotiko kontsumo kopuru bat zehaztuko dute Estatuko Boletin Ofizialean publikatuko dena, eta urtero errebisatuko dutena.

 

  • Ustiategia erreferentziazko antibiotiko kontsumo kopuru horren azpitik egonez gero edo gehienez ere %5 gorago: ez da ezer egin beharko.

 

  • Ustiategia erreferentziazko antibiotiko kontsumo kopuru horren gainetik %5,1 eta %25,9 artean badago: Ustiapeneko Osasun Plan Integrala osatu beharko du ustiategiko albaitariak titularrarekin batera antibiotiko kontsumoa jaisteko eta errejistratu egin beharko da. Eskuduntza duen agintaritzaren esku jarri beharko da plana eta honek aldaketak egin ahal izango ditu.

 

  • Ustiategia erreferentziazko antibiotiko kontsumo kopuru horren gainetik %26 eta %50,9 artean badago: Ustiapeneko Osasun Plan Integrala osatu beharko du ustiategiko albaitariak titularrarekin batera antibiotiko kontsumoa jaisteko eta errejistratu egin beharko da. Eskuduntza duen agintaritzari bidali beharko dio plana, hala eskatuz gero, eta bertan zehaztutako neurriak betetzen ari den ebaluaketa ere igorri beharko zaio. Kontsumo jaitsiera 6 hilabete baino denbora tarte haundiagokoa bada, tarteko helburuak ezarri beharko dira.

 

  • Ustiategia erreferentziazko antibiotiko kontsumo kopuru horren gainetik %51 eta %100 artean badago: Ustiapeneko Osasun Plan Integrala osatu beharko du ustiategiko albaitariak titularrarekin batera antibiotiko kopurua jaisteko eta errejistratu egin beharko da. Eskuduntza duen agintaritzari bidali beharko dio plana, hala eskatuz gero, eta bertan zehaztutako neurriak betetzen ari den ebaluaketa ere igorri beharko zaio. Kontsumoak 6 hilabetetan jaitsita egon beharko du.

 

  • Ustiategia erreferentziazko antibiotiko kopuru horren gainetik %100 badago: Ustiapeneko Osasun Plan Integrala osatu beharko du ustiategiko albaitariak titularrarekin batera antibiotiko kopurua jaisteko eta errejistratu egin beharko da. Eskuduntza duen agintaritzari bidali beharko dio plana, hala eskatuz gero, eta bertan zehaztutako neurriak betetzen ari den ebaluaketa ere igorri beharko zaio. Epe jakin baten baitan neurririk betetzen ez bada eta haren zergatiak kontuan hartuta, eskuduntza duen erakundeak abereen mugimenduak murritz diezaikioke ustiategi horri, edo ustiategi izaera ere bertan behera utz diezaiokete.