Danel Lauzirika
Batzuei doinuak, kantak, soinu-bandak itsasten zaizkie; niri tinbreak, ahots korden dardara partikularrak, tonuak eta horiei itsatsitako zalantzak, irmotasuna, herabetasuna, baldarkeria. Ezin dut saihestu. “Eh” sinple bat nahikoa zait berau ordu betez murtxikatzeko, ñir eta ñir. “Eh” guztiak ez dira berdinak, “juju” gehienak ere ez.