KONDESTABLE CIVIVOXA, martxoaren 19 bitarte.
Luis Martorell-en erakusketa:
Komikia, marrazketa, ilustrazioa, 2022 – 1972.
Kondestablek Luis Martorell marrazkilari eta ilustratzaile nafarrari buruzko erakusketa bat aurkezten du, haren obra
zabalaren lagin esanguratsu baten bidez. Gizarte-mugimenduekin oso lotuta egon den artista honen lanetan adierazpen-tekniken etengabeko gainditze bat dago, gaur egun adimen artifiziala tresna artistiko gisa erabiltzea barne.
Sormen-tresna berriak (2022-2000)
Adimen artifiziala (AA) sormen-tresna gisa erabiltzen hasten denetik eginiko lanak biltzen ditu Luis Martorellen lan zabalaren lagin txiki baina esanguratsuz osatutako atzera begirako erakusketa honek. Aurkezten diren lehen lanak oraingo aldi honetakoak dira, 2004 eta 2005 artean bururatu ahala eginiko zirriborro minimalistak abiapuntu hartuta 2022an egindakoak.
“Makinak”, adimen artifizialeko algoritmoek, hobetu egin dituzte, testu-mezuen bidez obran zer aldaketa egin behar ziren behin eta berriz azalduta, lortu nahi zen emaitza lortu arte. Ondorengo lanetan 3D Software Librearen (SL) erabilera antzeman daiteke. Milurtekoaren hasieran, emaitza harrigarriak ahalbidetu zituen ehunduretan, koloreetan eta tonalitateetan, eskuz egindako zirriborroak edo ordenagailuan bertan prestatutakoak abiapuntu hartuta.