Ikus-entzunezko emanaldia
2023ko urtarrilak 31
19:45etan
“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
In the Mood for Love · Hong Kong/Frantzia · 2000 · 95 min · Zuz.: Wong Kar-Wai · V.O.S.C.
+KORTeN!: 17 Santi 17. Alvaro E. Olaiz / Segis Monsó. EH, 2020, 6′. Fik
Azken urteetan oso balioetsiak izan diren filmetako bat. Melodrama xaloa dirudi, eguneroko istorio bat, zinema garaikidean batere ohikoa ez den perfekzio formal batez kontatua.
Hong Kong, 1962. Chow, tokiko egunkari bateko erredaktoreburua, gehienbat Shanghaiko jendea bizi den eraikin batera aldatuko da emaztearekin. Bertan, Li-zhen ezagutuko du, eraikin berean senarrarekin bizitzen jarri berria dena. senarra beti ari da bidaiatzen duenean lan egiten, Chowren andrea bezala. Elkarren lagunak egingo dira, eta denbora asko igaroko dute elkarrekin; denbora horretan, beren bikotekideengan ezagutzen ez dituzten alderdiak ezagutuko dituzte.
Maitasun istorio triste bat, non esan beharrekoak ez baitira esaten eta egin zitezkeenak ez baitira egiten, sentsualtasun puztua dakarren giro batean kontatua. Harreman pertsonalen, adiskidetasunaren eta maitasunaren gaineko gogoeta bat da.
Gonbidatuak: Ainara López, Alvaro E. Olaiz, Segis Monsó