2023KO TAILERRAK

 

Ezagutu 2023rako Tabakalerarekin lankidetzan prestatu ditugun tailerrak

 

Jarraian, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerak 2023ko lehen seihilekorako antolatutako tailerrak aurkezten dizkizuegu.

 

FIKZIOZKO ETA DOKUMENTAL PROIEKTUEN GIDOIEN TAILERRA

 

Gidoiak idazteko tailerra martxoaren 22tik 24ra izango da Tabakaleran Miguel Machalski gidoi analista ospetsuaren eskutik. Clint Eastwooden ‘Million-dollar Baby’, Stephen Daldryren ‘Billy Elliot’, Ingmar Bergmanen ‘Sarabanda’ eta Alejandro Amenabarren ‘Mar Adentro’ filmetako analista gisa lan egin du, eta hainbat jaialditan saritutako film askoren aholkularia ere izan da. Gainera, tailerrak eta aholkularitzak ematen ditu munduko hainbat lekutan; CDArekin lan egin du Bartzelonan, Binger Instituarekin Amsterdamen, EAVEn eta MEDIA programako hainbat tailerretan hartu du parte. Gaur egun, aholkulari gisa dihardu Flandriako sustapen-funtsarekin (VAF), Luxenburgoko Centre National Audiovisuel-ekin (CNA) eta Torino Feature Lab-ekin.

 

IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTUETARAKO PITCH TAILERRA

 

Apirilaren 25etik 27ra egingo da Tabakaleran. Álvaro Vegak, ikus-entzunezko komunikazioan eta marketinean adituak eskainiko du. Álvaro Vega eskarmentu handiko profesionala da eta era guztietako ikusleentzako 150 film baino gehiagoren sustapenaz arduratu da. Horien artean daude blockbusterak, debuteko filmak, nazioarteko aitorpen handiagoko zinema independentea edo Oscar sarietarako Estatuko bi hautagaitzatan izandako partaidetza, besteak beste. Vértigo Films etxeko marketin-zuzendaria eta prentsaburua izan zen 2007tik 2012ra eta orain sormen eta kultura arloko industriei zuzendutako bere marketineko, komunikazioko, aholkularitzako eta prestakuntzako agentzian, DobleSentido izenekoan, CEO gisa lanean dabil. Bere prestakuntzak eta aholkularitzak 20 herrialde baino gehiagotan eskaini ditu azken 10 urteotan.

 

NAZIOARTEKO KOPRODUKZIO TAILERRA

Ekainean nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza izango da Paz Lazaroren eskutik. Tailerra Tabakalerarekin eta Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean antolatu da. Paz Lázaro EXILEeko fikziozko arduraduna da, AEBetako eta Latinoamerikako audientzietarako eduki originala eskuratzen eta garatzen duen enpresa. Edukia, eskuraketak, garapen-prozesuak, talentuarekiko eta erosleekiko harremanak, jabetza intelektualeko bilaketak eta paketatzea gainbegiratzeaz arduratzen da. Berlinaleko aholkulari senior eta hautaketa-batzordeko kide ere bada. Hamabost urte eman ditu komisario lanetan, espainiar estatuko eta Latinoamerikarako ordezkari gisa lan egin du, film luzeen eta dokumentalen proiektuak proiektatu eta ebaluatu ditu, eta Berlinale Series-eko hautapen-batzordeko kide da. Gainera, Pazek Programa Ofizialeko Panorama saila zuzendu eta komisariatu zuen. Lázaro zinema eta antzerki produkzioan ere aritu da, ICCA (espainiar estatua), ICAU (Uruguai), Foprocine (Mexiko), Torino Film Lab, The Match Factory eta Ibermediarekin elkarlanean, besteak beste. Gainera, espainiar filologian, ingelesean eta soziologian masterra du.

 

Aurrerago, tailerrei buruzko informazio gehiago zabalduko dugu.