Iñaki Bastarrika
Bazen behin herri bat hizkuntza batekin. Herritarrak, goizero, egun on elkarri esan eta iturrira joaten ziren, egun horretarako behar zuten ura ekartzera. Iturriraino oinez joan eta han ur frexkoa edaten zuten kaniletik bertatik, eta gero, ontzia betetzen zuten etxera eramateko. Etxe guztietan ur frexkoa edaten zuten. Bukatzen zenean, berriro joaten ziren uretara iturrira. Batzuetan egunean bizpahiru aldiz, baina gehienean egunean behin…