Zergatik eta nola inplikatu Mintzalasai elkartean?
2011z geroztik, Mintzalasai elkarte moduan antolatua da eta laguntzaileen lanari esker funtzionatzen du. 2023an, elkarteak berritu eta indartu nahi du, euskararen alde konkretuki aritzeko et bere lanari hedapen zabalagoa emateko.
Ez duzu denbora askorik proiektu berri batean sartzeko, baina nahi zenuke Mintzalasaik lurraldean lanean segitzea? Lerro hauek zuretzat idatziak dira.
Gaur egun, Mintzalasaik 2 aktibitate nagusi garatzen ditu:
- Festibala bat, hiri-eremuan euskararen praktika eta zabalkundeari eskainia.
- Tresna berritzaileak, lurraldeko hizkuntza bitartekaritzaren zerbitzuko (hiztegi informalak, egutegi iraunkorra, sare sozial dinamikoak, Besta euskaraz kita…).
Mintzalasaiko kide izatea, proiektu zehatz batean inplikatzea da:
- Dinamika konkretu, positibo, herrikoi, inklusibo eta aldarrikatzailea.
- Euskararen biziberritzea konkretuki elikatzen duen tresna zabala.
- Espazio bat euskara praktikatzeko, jende berria ezagutzeko, giro onean lan egiteko eta taldean lortzeko bakarrik ezin dena.
Hainbat inplikazio maila posible:
Gidaritza (talde motorea)
16 bat lagunek osatua.
Bere funtzioak:
- Norabidea eta orientabideak finkatzea.
- Festibalaren egitarauaren diseinuan parte hartzea.
- Tresnen (hiztegiak, egutegia, web gunea) diseinatzeaz arduratzen diren egiturei kontsignak helaraztea.
Urtean 4 aldiz biltzen da, Bulegoarekin, hornitzaileekin eta herriko etxeetako langileekin (martxoa, ekaina, iraila, abendua).
Kide bakoitza batzorde baten erreferentea da, binomioan:
- Programazioa.
- Komunikazioa.
- Logistika & Dekorazioa.
- Boluntarioak.
- Bar & Bouffe.
- Village & Coin enfant.
- Kontabilitatea.
- Balioak (euskara, ingurumena, errespetua).
Bulegoa (koordinazioa):
6 bat lagunek osatua.
Bere funtzioak:
- Elkartearen ohiko jarduera kudeatzea.
- Zereginak horretarako kontratatutako profesionalen esku uztea.
Urtean 6 aldiz biltzen da (talde eragiletik at, + behin festibalaren prestatzeko eta behin urte hondarreko AG prestatzeko).
Kide bakoitza zeregin baten erreferentea da:
- Idazkaritza
- Kontabilitatea
- Ordezkaritza
- Komunikazioa
- Hedapena
- Mobilizazioa
Galtzagorriak (laguntzaileak):
50 bat lagunek osatua.
Bere funtzioak:
- Lan xumeak egitea, horiek gabe proiektua ez bailitzateke gauzatuko (lan txanda ostatuan, muntaketa eta desmuntaketa, informazio mahai bat atxikitzea ekitaldi publikoetan…).
- Tresnak eta proiektua hedatzea (euskarrien hedapena, dokumentazioaren banaketa, afitxaketa, norbere sareen mobilizatzea…).
- Biltzar nagusietan, bilkura publikoetan, prentsaurrekoetan parte hartzea.
Urtean 3 aldiz biltzen da (prentsaurrekoa, festibal aitzineko laguntzaileen bilkura, urte hondarreko biltzar nagusia).
**************************************************************************
**************************************************************************
Irailaren 1eko Biltzar Nagusiaren helburua elkartea berritzea eta indartzea da. 6 kide sortzaile prest dira abentura segitzeko, baina 6 kide aktibo berri sartzearekin baldintzatua.
Baina dena ez da 12ko talde horren esku izango. Festibala Biarritz eta Baionako hiriek finantzatua eta obratua izanen da; tresnak hornitzaile autonomo esku utziak dira.
Lana hobeki partekatuz, elkarrekin eta elkarrekintzan, euskararen biziberritzea elikatzen segituko dugu. Beraz? Zer izango zira? Galtzagorri, bulegokide edo gidaritzakide?
Zurekin kondatzen dugu!