10 URTE: MILESKER!!

 

2013ko urtarrilaren 31n, lehen euskoak zirkulazioan ezarri ziren, ehun bat profesional eta erabiltzailek osaturiko sarearen baitan. Gaur egun, azenbaki horiek 10 aldiz biderkatuak dira. Eta Euskal Herriko tokiko moneta, Europako handiena dena bere 3,5 milioi euskorekin, 1300 profesional eta 4000 erabiltzaile partikularren artean trukatzen da.

Beraz MILESKER erabiltzaile guztiei, egunero lurraldearekiko elkartasunezko ekintza gauzatzeagatik, euskoa ibilaraztea hautatzeagatik. Eta MILESKER 10 urte hauetan zehar haien energia eta denbora eman duten pertsona guztiei, egunez egun lurralderako proiektu hau eraikitzeagatik.

ZUEI esker gara hemen gaur egun, eta zuen eskuetan da biharko arrakasta. Segi dezagun denak batera, tresna hau handitzen, gure egunerokoan Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioagoa eraikitzeko.

Eta 10 urteak ospatzeko, zatoz Eusko Egunera, apirilak 15ean Ezpeletara!