“BELDURRAREN GARAIPENA” ERAKUSKETA

 

 

 

Beldurraren izaera bikoitza, kontrol teknika gisa baina baita gizarte aldaketarako motore gisa, da Gotorlekuko Mistoen Eraikinean ikusgai dagoen erakusketaren ardatza

 

Maslow Industries (Iruñea) eta La Trastera (Tarragona) kolektiboek pandemian zehar sortu zuten ‘‘Nº 1,1 # Beldurraren garaipena’ erakusketa

 

 

Beldurra, edo hobe esanda, haren falta da joan den mendeko 40ko hamarkadan Abraham Maslowk bere giza premien ‘piramide’ ezagunean identifikatutako mailetako bat. Bere teoriaren arabera, norbanakoek beren premia oinarrizkoenak asetzen doazen heinean, premia berriak eta desira jasoagoak garatzen dituzte. Beldurra eta haren ondorioak dira 2020an, pandemiak sentimendu hori gizarte guztien aurrean jarri zuenean, sortu zen erakusketa proiektuaren ardatza.

 

Gotorlekuko Mistoen eraikineko lehen solairuan egonen da, gaurtik martxoaren 12ra arte “Nº 1,1 # El triunfo del miedo – El triomf de la por – Beldurraren garaipena” erakusketa, María Ozcoidi-Morenok, Peio Basail Izcuek eta Fermín Díez de Ulzurrunek osatutako Maslow Industries (Iruñea) eta Alexandra Garcíak, Vicky Benítezek, Àlvar Calvetek eta Nikolay Vetoshkinek osatzen duten La Trastera (Tarragona) kolektiboen arteko elkarlanaren ondorioz sortutakon testuen, argazkien eta beste hainbat baliabideren bilduma.

 

Proiektua, hasiera batean Tarragonako Arte Modernoko Museoak argitaratutako argitalpen gisa garatu zen. Ondoren, konfinamenduaren ostean, espazio hartan bertan ikusgai jarri zen 2021ean.

 

Hirugarren edizio honetan, hainbat artista gehiagok parte hartzen dute erakusketan, besteak beste, DEMOCRACIA kolektiboak, Nerea de Diegok, Pedro Pegenautek, Oier Gilek eta Ro Caminalek.

 

Erreferentzia klasikoak erabilita, hala nola El Boscoren edo Goyaren pinturak zein literatur testuak, esaterako George Orwellen 1984 liburua, erakusketan honako gogoeta hau egiten da: COVID-19aren pandemia bukatzen ari dela ematen duen une honetan, nola oraindik ere beldurra, sentimendu gisa uxatzetik urrun gauden.. Hala, kontrol sozialerako tresna boteretsua bada ere, positiboa ere izan daiteke, sortzaileen ikuspuntutik komunitate bat biltzeko eta hobetzeko saiakerak bultzatzeko tresna ere izan daitekeelako.

 

Hori da erakusketaren oinarria: artea beste begirada batzuk plazaratzeko erabiltzea, bestelako mundu bat posible delako senak ere leku bat izan dezan. Maslowek defendatzen zuen bezala, ase gabeko premiek pertsona guztien portaeran eragiten dute. Beldurra egokitze eskema gisa, norbanakoari (eta gizarteari) egoera zailen aurrean azkar eta eraginkortasunez erantzutea ahalbidetzen dion biziraupen eta defentsa mekanismo bat da.

 

‘Nº 1,1 # BELDURRAREN GARAIPENA’

•Gotorlekuko Mistoen Eraikina (lehen solairua)
•2023ko otsailaren 3tik martxoaren 12ra
•Ordutegia:
o    Asteartetik larunbatera: 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30
o    Igande eta jaiegunetan: 11:30 – 13:30
o    Astelehenetan, itxita.