EUSKARA DA ZURE ETXEA

Euskara da zure etxea,

zu sortu aitzin hor zegoena,

hileta gero beti hor izango dena.

Euskara hain zaharra da,

antzinako oinarriekin eraikia,

sakona, gure bizia dagoena.


Ezer ez da garrantzitsuagoa,

bat izateko, bat egitea,

Euskaldun Nazioak loratu dadila.

Iraganaren oihartzunak,

ekartzen digu ahots berria:

Euskalduna, Euskara duena.


Noizbehinka amets egiten dudanean,

erlaitzean, itsas bazter, nagoenean,

uretako aparrak dira joan-etorrian.

Mugimendu etengabezko hauetan,

irudia zait agertzen buru barrenean,

sartzen naizela betiko berritze batean.


Hasi-hasieran gure arbasoak,

garai hartako europar zaharrenak,

gure gizarte, zibilizazioaren artisauak.

Milurteko eskaintzaren ondarea,

irudimen kolektiboan kokatua,

gure zainetik isurtzen den odola.


Eguna amaitzen denean,

gaua da esnatzen orduan,

mundu misteriotsu batetan.

Isiltasunak uzten gaitu agerian,

ipuinak entzuteko denboran,

supazter xokoaren ondoan.