Errekak une zehatzaren eternitatea gozatzen badu ere,
heriotzaren ezagutza arrotz izanda , isurmena du ele.
Inoiz geldirik ez dago, beti dantzan, ur jarioa erne.
Itsasoko uhainak bere aterbe zabaltzat betiko hartu arte.
Gizakia mortala eta bizira erdia ta, beti hilkor eta erdi,
Oreka ere hilkorra, aldiz desoreka imortala ta erdi.
Ekaitzak hedoia ikaratuz, desoreka osoa sortaraz lezake,
euria, eta kazkabarra jaurtikiz lurrera, hazi bihurtu arte.
Orekak dauka lurpean, isiltasun oso, heriotzaren kide
beherantz, aldiz ur jauzia desoreka erne erremediorik gabe,
Gizakia mortala eta bizira erdia ta, beti hilkor eta erdi,
Oreka ere hilkorra, aldiz desoreka imortala ta erdi.
Orekak gure biziaren hilkortasuna gozatzen badu ere,
Desorekak ur bizietan mugikortasuna du eternitate
Lurrina gorantz badoa ikusgaitza hedoi bustiak erne
haziz bizia erdituz, eta isurmena hilgaitz izan arte
Gizakia mortala eta bizira erdia ta, beti hilkor eta erdi,
Oreka ere hilkorra, aldiz desoreka imortala ta erdi.