ZIUDADELAKO MISTOEN PABILOIA, BEHEKO SOLAIRUA.
Otsailaren 10etik martxoaren 26ra.
Hauskorra: Alfredo Sada Elkartearen erakusketa kolektiboa.
Alfredo Sada Elkarteko partaide gehienek Catalina de Oscáriz Udaleko Arte Eskolan ematen diren marrazkigintza eta pintura ikastaro monografikoak egin dituzte. Elkarte honen helburua da lanerako eta topaketarako lantegi bat izatea, ikasketak amaitu ondoren haien lana garatu eta ezagutza artistikoetan sakondu nahi dutenen artean.
Gaur egun, 34 pertsonak egiten dituzte beren lanak Urederra kaleko 20.ean, lantegiak antolatzen dituzte gune horretan bertan hainbat teknikatako maisuekin (pintura, akuarela, grabatua…), auzoko ekitaldietan parte hartzen dute, eta ate irekien jardunaldiak, arteari buruzko hitzaldiak eta erakusketa kolektiboak nahiz banakakoak prestatzen dituzte.
Urtero Sadak erakusketa kolektibo bat prestatzen du gai zehatz bati buruz eta bateratze-lana eginda, eta bertan parte hartzen dute elkarteko kide gehienek, ahal den guztia egiten dute kalitate aldetik erakargarria izan dadin eta ahalik eta bisitari gehienek goza dezaten hartaz.
Oraingo honetan HAUSKORRA da aukeratutako gaia. Aurreko urteetan bezala, izenburuak eta gaiak trukatzeko bildu ginen. Ez dakigu zergatik aukeratu genuen gai bat eta ez beste bat, agian nola sentitzen ginen ikusita izan zen; izan ere, batzuetan hauskortasuna ahuleziarekin nahasten baitugu.
Hauskortasuna sendotasunarekin batera bizi da, hauskor sentitzen garen uneek benetan nor garen gogorarazteko magia dute, gizakiago, benetakoago egiten gaituzte. Erakusketa honetan magia horretatik zerbait transmititu nahiko genuke. Bakarkako lanez gain, lan kolektibo bat aurkezten da, hauskor hitzaren sinbologia jasoko duena.
Erakusketan margolari hauen lanak ikusten ahalko dira:
WALID ZAYAT, PILI HUARTE, JAVIER ESLAVA, GLORIA LAFUENTE, MARI JOSÉ OCHOAERRARTE, BEATRIZ B. ROMEO, RAFAEL LABARGA, MILA ESCORZA, NIEVES PELLICER LEZAUN, LOLA GARRO, MILA BOJ, IOSU ARRASTIA, Mª ANTONIA AUZMENDI SANTANDER, NIEVES CIGANDA, FLOREN BIDAURRE, FELI HERNÁNDEZ, Mª CARMEN LABIANO LEZÁUN, ANA PELLICER AIBAR, ÁLVARO MATEOS, BLANCA LÓPEZ, FRANCISCA REBOLLO, PILI FLAMARIQUE IRIARTE, BUBU (JUAN JOSÉ ESCOBEDO F.), ANA S. HOLMES, C. G. NEGREDO, JAVIER SOLA, ASUN RAMOS, INMACULADA ECHÁVARRI eta REBEKA A. VITAL.