|
|
Ángel Santos Touza zinemagile eta programatzailea, Haruka Hama Yamagata-ko (Japonia) Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren arduraduna, eta Marcos Uzal Cahiers du Cinéma aldizkariko erredaktoreburu, kritikari eta programatzailea izanen dira, aurten, martxoaren 27tik apirilaren 1era bitarte, Punto de Vista jaialdiaren Sail Ofiziala baloratzeaz arduratuko den Nazioarteko Epaimahaiko kideak. Santos, Hama eta Uzal-ek lehian dauden hiru sari nagusien irabazleak aukeratuko dituzte: Film onenaren Punto de Vista Sari Nagusia –10.000 euro–, Zuzendari onenaren Jean Vigo saria –5.000 euro– eta Film labur onenaren saria –3.000 euro eta EITBk babestua–. Horietaz gain, bi aipamen berezi ere eman ahal izanen dituzte, diru saririk gabe.
Jaialdiaren barruko beste lehiaketari dagokionez, X Films proiektuko epaimahaikideak Gloria Vilches –CCCBko Xcèntric programaren koordinatzailea–, Marian Fernández Pascal ekoizlea eta Ramiro Ledo erakusle eta banatzailea izanen dira. Aurten, berriki iragarri genuenez, X Films proiekturako proposamenak honako hauek aurkeztuko dituzte: Daniela Delgado Viterik, Anna López Lunak eta Ilan Serruyak. Epaimahaikideek hiruren artetik hautatuko dute proiektu irabazlea, eta hurrengo urtean filmatze lanak Nafarroan egin ostean, Punto de Vista jaialdiaren 2024ko edizioan estreinatuko da.
SAIL OFIZIALEKO EPAIMAHAIKIDEAK
Ángel Santos Touza
- urteaz geroztik lanean ari den galiziar zinemagilea da. Artearen Historian lizentziaduna eta zinema zuzendaritzan diplomaduna Kataluniako Centre d ‘Estudis Cinematogràfics zentroan. Zinemari buruzko testuak idatzi ditu (Miradas de Cine, Blogs & Docs, Shangri-la) eta Novos Cinemas Pontevedrako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren sortzaileetako bat izateaz gain,lehen bost edizioetan (2015-2019) zuzendari artistikoa ere izan zen. Irakasle lanei dagokienez, ikastetxeetako Cinema en Curs hezkuntza proiektuan buru-belarri dabil. Unibertsitate, arte zentro eta jaialdietarako mintegiak eman ditu; proiektuak garatzeko foroetan aholkulari gisa parte hartu du Málagako Jaialdian, Las Palmaseko MECASen edo Buenos Aireseko FIDBAn; eta FICX edo FICUNAM nazioarteko jaialdietan epaimahaikide ere izan da.
Haruka Hama
- urtetik Yamagatako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko (YIDFF) Tokioko bulegoko kidea da, eta zuzendaria 2015etik. Koordinatzaile lanak egin ditu: Nexus of Borders: Ryukyu Reflections(YIDFF 2003), Vista de Cubaprograma (YIDFF 2011) eta Latinoamérica programa (YIDFF 2015). Era berean, egoitza Tokion duen Cinematrix banaketa enpresarako ere egiten du lan, eta bertan estreinatu dute Takamine Go zuzendariaren Hengyoro (Queer Fish Lane) filma, ekoizle izateaz gain. Nazioko eta nazioarteko proiekzioen koordinazioan parte hartzen du, eta hiru urtean behingo Aichi Zinema Programaren 2016ko edizioan komisarioa izan zen.
Marcos Uzal
2020az geroztik, Cahiers du cinéma aldizkariko (Frantzia) erredaktoreburua da. Horren aurretik, Trafic eta Vertigo aldizkarietako erredakzio kontseiluko kide izan zen, eta Libération egunkarian kritikari lanak egin zituen. Musée d’Orsay museoko zinema zikloen programatzaile ez ezik, zinema erakunde askotan hizlari ere izan da. Editore lanei dagokienez, Yellow Now argitaletxeko «Côtés films» bilduma zuzendu du. Berak idatzitako hainbat liburu ere argitaratu ditu argitaletxe horrekin: Vaudou de Jacques Tourneur (2006), Guy Gilles. Un cinéaste au fil de temps (2014), Jerzy Skolimowski. Signes particuliers (2013). Egin dituen film laburrak: Le Taxidermiste (1993), La Ville des chiens (1994) eta Ici-Bas (1998). 2010. urteaz geroztik, epaimahaikide da Prix Jean Vigo sarian, eta 2022tik aurrera Prix André Bazin sarian.
X FILMS EPAIMAHAIKIDEAK
Gloria Vilches
Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da, abangoardiako zineman, zinema esperimentalean eta artisten zineman espezialista. 2009. urtetik, Xcèntric zinema esperimentaleko programa eta ikus-entzunezko beste proiektu batzuk koordinatzen ditu CCCB Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan. Programatzaile lanak ere egin ditu hainbat jaialdi eta arte zentrotan, hala nola S8 Mostra de Cinema Periférico (A Coruña), Montehermoso (Gasteiz) edo Tabakalera (Donostia). Aldian behin, zinema esperimentalari buruzko eskolak ematen ditu unibertsitateko master eta graduondokoetan, irakasle gonbidatu gisa. Aldi berean (eta tarteka), collagearen eta super-8aren arloetan garatzen du jarduera artistikoa.
Marian Fernández Pascal
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna. Txintxua Films ekoiztetxea sortu zuen, eta enpresan egindako film guztien produktore eragilea izan da: 8 film luze, fikziozko 2 telesail eta 13 film labur. Bere azken ekoizpenak: María Elorzaren A los libros y a las mujeres canto filma (2022), Intimidad seriea (2022) Netflix-erako, Arantza Santestebanen 918 GAU filma (2021) eta Koldo Almandozen Hondar ahoak seriea (2020) ETBrako. Gaur egun, IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko presidentea da, eta Kulturaren Euskal Kontseiluko eta Gipuzkoako Kulturaren Kontseiluko kidea.
Ramiro Ledo
- urtean Atalante banaketa enpresa sortu zuen, eta zuzendaria da gaur egun; enpresaren katalogoan zinema independente eta autore zinema garaikidea, opera primak eta ondare filmak aurki daitezke. NUMAX kooperatibaren sustatzaile, bazkide sortzaile eta presidentea izan zen 2014tik; 2021. urtera arte, emanaldien, banaketaren eta finantza arloko plangintza nahiz kudeaketaren arduradun izan zen. 2019az geroztik, DUPLEX Cinema etxeko zuzendari kudeatzailea eta programatzailea ere bada; horren bitartez, Ferrolen (A Coruña) egun martxan dagoen zinema areto bakarra berreskuratzeko ekinean ari da. Próxima jatorrizko bertsioan dagoen zinema independente eta autore zinemaren banatzaileen elkarteko presidenteordea da, baita Promio zinema areto independenteen sareko presidentea ere.
|
|
You must be logged in to post a comment.