TEKNOZIENTZIA AZOKA -IZEN EMATEA IREKITA

 

Prezioa: Doan

Apirilaren 22an Teknozientzia Azoka ospatuko da Baluarten. Bertan, 12 eta 18 urte bitarteko ikasle-taldeek, ikasturtean zehar egindako lanak, pertsona heldu baten gidaritzapean, jendaurrean aurkeztuko dituzte.

Ekimena Elhuyar Fundazioarekin batera osatzen ari garen Euroeskualdeko proiektu baten bitartez garatuko da. Proiektuak euskaraz, gaztelaniaz edota ingeleraz aurkez daitezke.

Izen-emate orokorra egiteko epea zabalik dugu martxora arte. Izen-emate orokorra egiteak aukera ematen die Nafarroako ikastetxeei parte hartzeko bai Elhuyar Zientzia Azoka nagusian (kasu honetan euskaraz aurkeztutako proiektuak bakarrik onartuko dira) bai Nafarroakoan, Teknozientzia azokan.

Ikerketa-galdera bati edo erronka bati erantzuten dion proiektu bat aurkeztuko da, eta STEMeko edozein arlotakoa izan daiteke proiektua. Lanak ikasturtean zerotik hasitakoak izan daitezke edo beste proiektu batean oinarrituz hobetutakoak (norberaren proiektu batean edo beste norbaitenean oinarritutakoak, betiere jabetza aitortuz).

Izena emateko lotura (Elhuyar-eko webgunea) euskeraz

Orain izena emateak ez du derrigortzen azoketan parte hartzera, ez batean ez bestean, orain izena eman behar da izen-emate orokorrean. Martxoan zabalduko dugu bai Bilbon bai Iruñean tokia eskatzeko formularioa izena eman duten pertsonei.