CECIL MAURICE BOWRAREN HITZAK (1971): NEMESIS (2)

Ramnosen, Atika iparraldeko itsasbazterrean,
zut-zuta itsasorantz jaisten den
arroila baten gainean,
Nemesisen tenplua egin zuten,
izan ere, Olinpoko hierarkiako kide izan gabe ere,
fatum-aren edo patuaren pertsonifikazioa izanik,
ezin zuen albora utzi Atenasek,
zoria desafiatzeko hain joera handia zuen herriak.