ZIUDADELAKO ARMA-ARETOA. OTSAILAREN 16TIK APIRILAREN 16RA. COLECTANIA ARGAZKI BILDUMA: BENETAKO ISTORIOETAN OINARRITUA.
Argazki bakoitzaren atzean istorio bat dago. Premisa horrekin, ibilbide bat proposatzen dugu Colectania Argazki bildumako lanen aukeraketa honen bidez, argazkien atzean dagoena eta egileen asmo eta esperientzietara garamatzaten istorioak ezagutzeko.
Proposamena berriz begiratzeko, irudietan sakontzeko eta argazkigintzaren historia-liburuetan agertzen ez diren kontakizun berriak deskubritzeko gonbidapena egiten dugu.
Badira hogei urte, Colectania Argazki Bilduma gure herrialdeko argazki-funts garrantzitsuenetako bat bihurtu zenetik. Espainiako eta Portugalgo laurogei argazkilari baino gehiagoren hiru mila lan baino gehiago ditu, 1950etik gaur egun arte eginak, bai eta bildumagile pribatuenak eta Francisco Gómez argazkilariaren artxibo osoa ere.
Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.