2023ko martxoaren 4eko Seaska federazioako ikastola guziek
“ate idekiak” antolatzen dituzte.
Datorren martxoaren 4ean, goizean, ikastola guziek beren ateak zabalduko dituzte. Horrek ez du erran nahi urtean zehar ikastola leku hetsi bat denik, bistan dena ezetz! Bainan, egun hartan, irakasleekin mintzatzeko edo lekuen bisitatzeko aukera paregabea izanen da!
Ber denboran, buraso batzu hor izanen dira ere, galdera guziei erantzuteko. Gai guziak aipatzen ahalko dira: kopuruak, ikaslearen jarraipena, gastuak, nola egin burasoek euskara ez dakitelarik…
Ikastola batzuetan, animazio bereziak antolatuak izanen dira (adibidez, ikasleen obren erakusketak, Donibane Lohitzunen bezala).
Gure ikastolek haurrak onartzen dituzte 2 urtetik goiti, garbiak direlarik eta zailtasunean diren haurrei harrera egiten ahal diete, “integrazio batzordearen” laguntzarekin.
Gaur egun, Seaska federazioak biltzen dituen 38 ikastolek kasik 4200 ikasle eskolatzen dituzte: 33 ama eskola eta lehen mailako ikastoletan, 4 kolegioetan eta Etxepare lizeoan.
Ikastolen zerrenda eta kontaktuak:
https://seaska.eus/eu/lehen-mailako-ikastolak
Murgiltzea
Ikastolaren hezkuntza-proiektua euskarazko murgiltze-ereduan oinarritua da. Gaur egun, bakarrik Seaskak eskaintzen osoki du Ipar Euskal Herrian.
Euskara da ikastolako bizi-hizkuntza: gela barneaz gain, aire-hartzeek, ateraldiek, jarduerek eta jantegiak ere hein bereko garrantzia dute, haurrari ingurumen anitza eskaintzen baitiogu euskaraz loratzeko.
Ama-ikastolan, jolasek, kantuek eta ipuinek toki berezia dute, haurrak gozamenaren bidez bere hizkuntza aberastu dezan.
| seaska harrera liburuxka 2023 web (pdf 5 Mo)
Bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=AyY91JWqJQE&t=37s