DUALES ERAKUSKETA

Natalia Echeverriaren erakusketa Civivox Condestablen ikusgai, astelehenetik larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 17:00 – 21:00. Igande eta jaiegunetan: 10:30 – 13:30, martxoak 8-tik 31-ra.

DUALES erakusketa bikoitz hau simulatzen duen argazki-proiektu bat da, eta hartan garbi ikus daitezke bi irudi batean. Introspekzio-lanetik sortutako bi kontraste dira eta erdizka ikusten uzten dute erabaki txar baten aurretik dagoen egoera ziurgabea edo, aitzitik, ikaskuntza handi baten aurretik dagoena. Kolore minak dira zuriekin eta beltzekin… Ez dago argirik itzalik gabe. Pieza bakoitzean, badira elkar osatzen, zalantzan jartzen, bilatzen eta topatzen diren aurpegiak. Eta berriz ere galtzen dira.

Segurtasunik eza, beldurra, erresilientzia eta adorea zutabeak dira, eta oinarrian mugimendu batzuk, jarrera eta begiradak dituzte. Esku estaltzaileak, esku erakusleak, esku hizlariak. Geure buruarekiko desadostasun bat balitz bezala, DUALESek hainbat gauza irudikatzen ditu, hala nola identitatea, barne borroka, indarra eta askotan emakume baten gorputza gobernatzen duen kontraesana. Nolako eragina duten hartzen ditugun erabakiek, guk geuk zenbaitetan gure buruari jartzen diogun benda, eta asertibo izaten ikasteko dugun adorea.

Estatikoaren mugimendua, isiltasun zaratatsua, eta batzuetan izateko arrazoirik ez duten baina etengabe egoten diren nahigabe horiek guztiak. Geure burua oso-osorik onartzea.

Proiektu honek adierazten du nahi dugunaren eta nahi dugun ala ez ez dakigunaren arteko bidebanatze sentimental hori. Geure burua topatzeko bilaketa pertsonala da.