FAS ZINEKLUBA: “À PLEIN TEMPS”

 

Ikus-entzunezko emanaldia

2023ko martxoak 7

19:45etan

“El Carmen” aretoa Indautxu Plaza z/g Bilbo

3 / 5 €

Frantsesez

 

À plein temps · Frantzia · 2021 · 87 min · Zuz.: Eric Gravel · V.O.S.C.

Mugarik Gabeko Ekonomilari-ekin eta Ekonomisten Euskal Elkargoa-rekin elkarlanean saioa

 

Erretratu errealista eta estresagarri bat: bi ume dituen emakume bat ogia irabazteko egunero borrokatzen da; Paris kanpoaldean bizi da, eta hiriaren erdialdeko luxuzko hotel batean egiten du lan. Lanpostu hobe bat eskura dezakeela-eta lan-elkarrizketa baterako deitzen diotenean, greba orokor bat lehertzen da, eta garraio publikoa paralizatu egiten da. Lasterketa erogarri batean murgilduko da, garaiz iristeko bidean topatzen dituen oztopo guztiak gainditu nahian.

Ikuslea harrapatzea lortzen du filmak eguneroko bizimodu gogorraren zurrunbiloan; kamerak hurbiletik jarraitzen dio protagonistari, eta plano laburren bitartez emakumeak pairatzen duen tentsioa transmititzen du.

Gidoi zehatza, kameralaria haren zerbitzura eta musika lagungarria. Pertsonaiak, ongi erretratatuak, behar diren trazuekin eta bikainki interpretatuak.

 

Gonb.: Leire Serrano Alberdi (Espacio Regadera)

 

www.cineclubfas.com