BIOK ERNAI

Itsasoa hustu nahi nuke, ur gaziez hustu.

Ortzi-mugaren arraia makurtu, agian ezabatu,

eguzkia itzali eta eskutan hartu

Ohiko Bakardadea irauli ta moldatu.

Oraintxe banoa, ilun

Itsas lurartzetik *urrun * Ortzi-muga

Ohitura zaharrari, oro muin eta garun,

Eskua helduta tinko, biok bat egin dezagun.

Gorputza hustu nahi nuke, odol gorriz hustu ,

neure bihotzeko laiotzak printzez argituµ

ene so goibela piztu, eta malkoak idortu

itzalpean dagoen oihana zure izpiz distiratu.

Orai banoa alai , geroa bihurturik jai,

negarretik irriraino, zu itsaso ni ibai,

zeu mendi ta neu zelai, eta bihotzak ernai,

baratze agorra dezagun lore berriz erain.