IRUÑA HIRIA NAZIOARTEKO POESIA LEHIAKETA

Ireki da epea Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketan lanak aurkezteko. Sari bana banatuko da gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan. Sari bakoitzak 3.000 euroko zuzkidura izanen du eta argitaratua izango da.

Lanek –apirilaren 30eko 14:00ak bitarte aurkezten ahalko dira– oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik egindako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezinen da aldi berean parte hartu beste poesia-lehiaketa batean. Horrez gain, aurreko urteetan irabazle izandakoak ezin izanen dira aurkeztu. Gaia eta forma libreak izanen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertsoren artekoa.

Obrak aurkezteko bi modu daude: posta elektronikoz, ateneo@ateneonavarro.es helbidera erantsitako bi fitxategi bidaliz, bata egileari buruzko datuekin eta bestea obrarekin.

Edo posta ziurtatuaren bidez Nafar Ateneoren helbidera (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña), mezuari bi artxibo hauek atxikiturik: bata, egileen datuekin eta bestea, obrarekin.

Jatorrizko lanak ikurritz eta plikako sistemaren arabera aurkeztu beharko dira. Azalean, izenburua eta ikurritza idatziko dira. Atxikitako gutun-azal itxi batean, honako datu hauek emanen dira: egilea, nazionalitatea, helbidea, nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat, harremanetarako telefono-zenbaki bat
edota posta elektronikoa. Horrekin batera aurkeztu behar dira hala egilearen bibliografia –labur adierazita– nola agiri bat, egiaztatzeko lana ez dela beste ezein literatur lehiaketatan aurkeztu. Aurkeztutako lana ezin izanen da erretiratu lehiaketa egiten ari den bitartean.

Sariketaren xedea literatur sormena sustatu eta hedatzea da eta egileak ezagutaraztea. Epaia ekainean ezagutaraziko da eta epaimahaiaren osaera ere une horretan emanen da aditzera.