Europako Batzordeak, Europako hiri eta herrietako informazioa eskaintzen duen,
‘Landa Behatokia’ sortu du
Europako Batzordeak ‘Landa Behatokia’ sortu du. Aipatu behatokia datu base handi bat da eta Europako hiri eta herrietako informazio ugari biltzen ditu bere baitan. Udalerrien populazio dentsitatea, osasun zentroetara dauden distantziak, banda ultra azkarraren abidadura zein den eta beste hamaika datu kontsultatzeko aukera ematen du klik bakarrean:
https://observatory.rural-vision.europa.eu/?lng=es&ctx=RUROBS
Behatokia landa politikak konparatzeko erabili ohi da, baita Europako Batasunak zehaztutako ekimenen inpaktua neurtzeko ere. Era berean, informazio horrek politika berriak sortzeko eta diseinatzeko balio du. Behatokia bera atal desberdinetan banatuta dago. Alde batetik, ‘Landa ikuspegia’ atala dago: landa eremuak eta hiriguneak erkatzen ditu. Bestetik, ‘Joerak’ atala dago: mapa batean hainbat indikatzaile agertzen dira, eta era berean, etorkizunera begira aurreikusten diren askotariko proiektuak ere agertu ohi dira.