Ikus-entzunezko emanaldia
2023ko Martxoak 21
19:45etan
“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g,Bilbo
5€ (Arrunta), 3€ (Ikasleak / langabeak)
Gaztelaniaz
Tengo sueños eléctricos · Costa Rica/Belgika/Frantzia · 2022 · 101 min · Zuz.: Valentina Maurel · V.O.S.C.
+ KORTeN!: Lanbroa, Aitzol Saratxaga EH, 2022, 21’ Fik
Evak 16 urte ditu, eta gurasoak banandu egingo zaizkio; hala, helduen mundua esploratuz joango da bera, eta bere tokia bilatuz, egoera ahal bezala pasatzen duen bitartean. Amak etxea berritu nahi du, eta katuaz libratu, eta aita, berriz, nerabezarora itzuli da, eta etxe bila dabil.
Eguneroko drama ageri duen film bat da, aita-alaben harremana lantzen duena eta heldutasunera igarotzeko aldia erakusten duena, bere gorabeherekin, hanka-sartzeekin eta bihozminekin. Eva nahitaez kontraesanez beterik dagoen pertsonaia bat da, mundu toxiko batean mugitzen dena eta haurtzaroaren eta helduaroaren artean mugitzen dena.
Estilo xaloa, apaindura gutxikoa eta elkarrizketa urrikoa; irudien gainean eraikia batez ere, eta tristura eta bakartasun hunkigarriko eszenak dakartzana.
Donostiako Zinemaldian Horizontes saileko saria irabazi zuen, eta Locarnon, zuzendari onenarena eta emakumezko eta gizonezko aktorerik onenarenak.
Gonb: Aitzol Saratxaga, David Ontoria