20.000 DÍAS EN LA TIERRA

Martxoak 29, 19:00

20.000 días en la tierra (2014), Iain Forsyth, Jane Pollard. 97’.

Nick Cave musikariaren autoerretratu gisa planteatzen da filma eta bere egunerokotasunaren fikziotik, bere etxeko ateak irekitzen dizkigu eta bere sormen prozesuaren inguruko mamu guztiak partekatzen ditu. Rock-dokumental batetik espero denaren antitesi gisa funtzionatzen du filmak, eta maila berean erakusten ditu diziplina anitzeko artista gisa duen alderdia eta bizitza pertsonala, ariketa nartzisista bezain zintzoa den horretan.

Drama eta errealitatea nahasten dira Nick Cave kultura-ikonoaren bizitzari buruzko fikziozko 24 ordutan zehar. Ideia harrigarriekin eta prozesu artistikoaren erretratu intimoarekin, zer garen aztertzen du filmak, eta espiritu sortzailearen botere eraldatzailea ospatzen du.

Ateak proiekzioa hasi baino 15 minutu lehenago irekiko dira eta plazak aretoaren gehienezko edukierara mugatuta egongo dira, bete arte, iritsiera-ordenaren arabera. Sarrera doan.