LEKU BAT OMEN ZUEN

 

Maitane Perez

 

Basurdearen gorpua errepidean etzanda zegoen. Errei oso bat hartzen zuen, gorputz handi, puztu horrek. Gauaren iluntasunean animalia estaltzen zuen odolak distira berezia ateratzen zuen kotxearen argiekin. Odol asko zegoen, animaliaren ilea dena bustita. Iratik begiak ikusi zizkion, haginak, sudurra, haren ondotik pasatzerakoan. Ez zuen denbora nahikoa izan oraindik arnasten ote zuen edo erabat hila ote zegoen ziurtatzeko…

 

https://www.booktegi.eus/liburuak/leku-bat-omen-zuen/?utm_source=mailpoet&utm_medium=email&utm_campaign=euskal+literatura+euskaraz+booktegi