Ikus-entzunezko emanaldia
2023ko martxoak 28
19:45etan
“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo
5€ (Arrunta), 3€ (Ikasleak / langabeak)
Gaztelaniaz
Voskhozhdenie. SESB · 1977 · 111 min
Zuz.: Larisa Shepitko · G.: Yuri Klepikov, Larisa Shepitko · Nov.: Vasili Bykov · Fot.: Vladimir Chukhnov, Pavel Lebeshev · Mus.: Alfred Shnitke · Int.: Boris Plotnikov, Vladimir Gostyukhin, Sergei Yakovlev, Lyudmila Polyakova
+ KORTeN!: “Irrits”, Maider Oleaga, 15 ‘
Gonb.: Maider Oleaga (zuz), Ander Parody (Fas)
Kontakizun gordin bat, Bigarren Mundu Gerrako ekialdeko frontean girotua. Naziek okupaturik dago Ukraina, eta bi partisano bereizi egingo dira taldetik hornigaiak bilatzeko. Halako batean, alemanek ezustean harrapatuko dituzte, eta okupaturiko lurraldean barrena joan beharko dute. Hala, elurbetean bizirik ateratzeko borroka izango da.
Filma aldatu egiten da protagonistak harrapatzen dituztenean eta presoen barruti batean konfinatzen dituztenean. Bigarren zati horretan, geldirik dagoen kamera baten bitartez erakutsiko diote ikusleari zer-nolako amesgaiztoa pairatzen duten bi pertsonaiek. Esperantza galtzen joango dira, eta, protagonistak ikusiko duen izugarrikeria dela eta, horrek igokunde mistiko bateko bidea egitera eramango du, bere kideen leialtasunetik sortuta.
Errealizatzaile ukrainar baten obra, filma egin eta berehala hilko dena. Pelikulan lantzen diren gaiak, duintasuna, kontzientzia, giza txarkeria eta heriotza.