GARAPENEAN DAUDEN IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTUETARAKO PITCH-TAILERRA

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik Tabakalera eta Azkuna Zentroarekin batera antolatu du tailer hau. Apirilaren 26an izango da, Azkuna Zentroko Iparragirre Aretoan, eta ikus-entzunezko komunikazioan eta marketinean aditua den Álvaro Vegak eskainiko du.

Álvaro Vega eskarmentu handiko profesionala da eta era guztietako ikusleentzako 150 film baino gehiagoren sustapenaz arduratu da. Horien artean daude blockbusterak, debuteko filmak, nazioarteko aitorpen handiagoko zinema independentea edo Oscar sarietarako bi hautagaitzatan izandako partaidetza, besteak beste. Vértigo Films etxeko marketin-zuzendaria eta prentsaburua izan zen 2007tik 2012ra eta orain sormen eta kultura arloko industriei zuzendutako bere marketineko, komunikazioko, aholkularitzako eta prestakuntzako agentzian, DobleSentido izenekoan, CEO gisa lanean dabil. Bere prestakuntzak eta aholkularitzak 20 herrialde baino gehiagotan eskaini ditu azken 10 urteotan.

PITCHA. 3 MAXIMA + 5 GAKO [GARRANTZITSU] TAILERRA

Proiektu bat jendaurrean nola aurkeztu beharko litzatekeen zehazten duten arau konbentzionalen eta itxuraz unibertsalen aurrean, tailer honek ezberdina, berezia eta, batez ere oso pertsonala den pitch bat nola sortu landuko du (hurbilketa praktikotik eta oso gizatiarretik abiatuta).

Edozein pitch estrategia prestatu aurretik aintzat hartu beharreko alderdi nagusiak landuko ditugu, baina baita arakatu eta garatu beharreko elementu, teknika eta urrats zehatzak ere. Proiektu bat jendaurrean aurkezten dugunean, amaierako helburua argia izaten da. Baina haraino iristeko bideak edo moduak aukera ugari eskaintzen digu eta horien arduradunak eta protagonistak gara. Gure “modu” hori da garrantzitsua.

9:30 – 10:30 Ongietorria eta aurkezpena

10:30 – 11:30 Pitcha. 3 maxima + 5 gako [garrantzitsu] masterclassa

12:00 – 13:00 Dinamika 1. pitcha

13:00 – 14:00 Saioa 1. pitcha

*************

17:00 – 18:00 Bakarkako lana

18:00 – 19:00 Saioa 2. pitcha

Tailerra Euskadin egoitza duten eta film luze zinematografikoko proiektu bat garatzen ari diren (edo ekoizpen-fasean dauden) ekoizleei zuzenduta dago. Bi saioetan parte hartuko duten 6 proiektu hautatuko dira.

Beren proiektuarekin parte hartzeko interesa dutenek ekoizpen-txostena bidali beharko dute. Bertan,  gutxienez, informazio hau gehitu beharko da:

  • Logline-a

  • Laburpena

  • Zuzendaritzaren memoria

  • Ekoizpen-oharra

  • Pertsonaien deskribapena

  • Ikusizko alderdia, musika, soinua eta abar (eta/edo garrantzitsutzat jotako beste alderdi tekniko batzuk).

  • Finantzaketa-plana eta aurrekontua

Tailerrerako eskatutako dokumentazioa 2023ko apirilaren 4 baino lehen bidali beharko da Europa Creativa Desk MEDIA Euskadira (info@europacreativaeuskadi.eu).

Informazio gehiago: 943 326837