ARTEA OINEZ 2023

 

Martxoaren 31tik maiatzaren 7ra bitartean, Artea Oinez ’23 erakusketa paratuko dute Iruñeko Kondestablearen jauregian, Etxarri Aranatzen “Hotsein” leloarekin egingo den Nafarroa Oinez-en ekintzen barruan. Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolak antolatuko du ekitaldia. Erakusketa astelehenetik igandera izango da ikusgai, 9: 00-14: 00 eta 17: 00-21: 00 bitartean. Itxita: apirilak 6, 7 eta 10.