Margo erakusketa
Egilea: Iñaki Ortiz Viota, “Orviot”.
Izenburua: “La luz de lo cotidiano”. Egunerokotasunaren argia.
Egutegia: martxoaren 24tik apirilak 19 arte.
Ordutegia:
Astelehenetan itxirik.
Asteartetik larunbata bitarte:
12:00-14:00 eta 19:00-21:00
Igande eta jai egunetan:
12:00-14:00
San Anton karrika 61, Alde Zaharra, Iruñea
IÑAKI ORTIZ VIOTA, “ORVIOT”
Bilbon, 1965eko urriaren 14an jaioa.
Hondar urteotan “Orviot” egileak bere margogintza jarduerari gogoz berrekin dio, ohiko pastelei itzuliz eta, batez ere, margogintza akrilikoa azalaraziz.
Teknika horren bidez urtetan barna bereganaturiko ezagutza argitasun handiko lanak sortzekotz baliatzen ahal du, non espazioak eta sakontasunak erakusten diguten argiaren atzematekotz oinarria kolorea baita, geure burua irudian sartzekotz gonbidaturik dagoela sendiaraziz.
Egilearen laneko gai nagusiak paisaiak dira, erran nahi baita panoramika itzelak baino gure inguruneko ikuspegi hurbilak nahiago dituela. Izadiak biltzen gaituen paisaiak, edo eguneroko irudiak: bidearen bihurgune eguzkitsuan helduriko begirada ustekabea edota hamaika aldiz ibili dugun karrika baten edertasun ezezagunaren harriduraz janzten gaituen argi berezia.
You must be logged in to post a comment.