NE CHANGE RIEN

Apirilak 12, 19:00

100’

Pedro Costa

Argilunaren aldeko zaletasuna eta eszenaratze minimalista dituen filma Jeanne Balibar abeslariaren grabazio-saioetara eramango gaitu. Inprobisazioak eta errepikapenak hasiera batean zorrotza izan daitekeen erritmoa markatzen dute, baina aise konpentsatzen da artistaren prozesuan modu berri eta hipnotikoan murgiltzen zarenean.

Jeanne Balibar aktorearen, Philippe Morel soinu-ingeniariaren eta Pedro Costa zinemagilearen arteko adiskidetasunetik sortu da filma. Dokumental honetan, Balibar kantatzen ikusiko dugu, entsegu eta grabazioetan, rock-kontzertuetan eta kantu lirikoko ikastaroetan, Sainte-Marie-aux-Mines atikoan edo Tokioko kafe baten eszenatokian.