PUNTO DE VISTA 2023 SARIDUNAK

Colectivo Silencioren El polvo ya no nubla nuestros ojos aurtengo Film Onenaren Sari Nagusia irabazi du.

Punto de Vista jaialdiaren hamaseigarren edizioko nazioarteko epaimahaikideak Ángel Santos Touza, Hama Haruka eta Marcos Uzal izan dira, eta Sail Ofizialeko obra guztiak ikusi ostean, sari hauek ematea erabaki dute:

Sari ofizialak

Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia (10.000 euro): Colectivo Silencioren El polvo ya no nubla nuestros ojos.

Epaimahaikideen adierazpena:

Iragana eta oraina elkartzen dituen filma, bere forma zinematografikoan eta amorru politikoan. Kolektibo batek egindako “ciné-tract” bat, borrokak batzeko eta zinema arma kolektibo bihurtzeko beharra hobeto baieztatzeko.

Zuzendari onenaren Jean Vigo saria (5.000 euro): Comes Chahbazianen Nothe village.

Epaimahaikideen adierazpena:

Film harrigarria, bidean zehar forma nola aldatzen den ikusita, istorioari aurre eginez, aldi berean poesiarako denbora emanez, indarkeria gogoratzean leuntasun harrigarria erakutsiz, eta enkoadraketaren eta muntaketaren zentzu arraroa.

Film labur onenaren saria (3.000 euro): Sharon Lockharten Eventide.

Epaimahaikideen adierazpena:

30 minutuko plano bakarra, bikaina bezain misteriotsua, non naturaren edertasunak (zerua, itsasoa, lurra, landaredia…) eta zinemaren oinarriak zabaltzen diren: argia eta iluntasuna, denbora eta espazioa.

Sari bereziak

Publikoak hautatutako Film onenaren sari berezia (1.650 euro): Alassane Diago-ren Maayo Wonaa Keerol.

Gazteek hautatutako Film onenaren saria (1.500 euro): Lydie Wisshaupt-Claudel Éclaireuses.

Epaimahaikide gazteen adierazpena:

Aparteko unibertso batean, eskola txiki batek imajinaezina den errealitate bat irudikatzeko aukera ematen digu. Bi irakaslek aldarrikatzen dute, gauza guztien aurka eta zalantzan jartzeari utzi gabe, errealitate alternatibo bat sortzen dutela, beste etorkizun posible bat.

Suharki politikoa den pelikula honek, etengabe harritzen gaituena eta irudi deserosoak erakusteko beldurrik gabe, gure egungo krisiari aurre egiteko adibide bat planteatzen digu.

Aipamen bereziak

Epaimahaiaren aipamen berezia (Film Onenaren kategorian): Julius Richard Tamayoren Apocalipsis 20 21 22.

Epaimahaikideen adierazpena:

Egunkari filmiko ero baina oso egituratua, bakartia baina jendetsua, mistikoa baina gazteen lotsagabekeriaz betea, zinema psikodelikoaren bizitasuna berreskuratzen duena, gelditasunak eta heriotzak ahuldutako mundu bati erantzunez.

X Films

Beharrezko eztabaiden ondoren, epaimahaiak –Gloria Vilches, Marian Fernández Pascal eta Ramiro Ledo– aurkeztutako hiru proiektuen –Daniela Delgado Viteri, Illan Serruya eta Anna López Luna– balioa eta originaltasuna nabarmendu nahi ditu lehenik eta behin. Plastikoari eta afektibitateari aldi berean erreparatzen dien gure kulturan errotutako leku, tradizio eta mito batzuei buruz duen ikuspegi kritiko eta sozialagatik, X Films 2023 saria Anna Lopez Lunaren TRÁNSITOS sarirako izatea erabaki du.