ZOOM

Kantu honek erakusten du Mundua ttiki- ttikitik letorkeela. Zoom baten bitartez izadia handituz, bere parte ttikienak agertuko lirateke, bere baitan abstraktua dagoela baieztatuz.

Hartu orain fenomeno alderantzia eta ttiki-ttiki horretatik handira goazen, izadia ulergaiera iritsi arte. Horra mundua!

Zooooooooom Jainko bainintzateke, ta mundua kreatzera deitu banindute

ez nuke onartuko, ezta lurra sortuko

zailegi, polemik, jainkoa izan banintzateke

Lurra kreatzea zaila litzaidake mugaturik naizen gizon emakume

ta handitzen duen kristal baten bitarte

begi aurrean dudana zoomez handi tuko nuke eeee Zooooooooom

Deus ez nukela sortuko halaxe berehala ohartuko /nintzateke

Jainkoarena berez segidan gal nezake

ta orduan zoomaren bitartez / ttikira joko nuke

Izadia abstraktu iputsa zentzurik gabe, sortuz forma eta kolore

Handia txikirantz, abstraktu biderantz,

Hauxe Arte ulermen ohitik kanpo hain ttikia sortzaile ee Zoooom

Berinari esker txikia handi nezake bihurtuz kreatzaile

Puzzlea osatuz, irreala gauzatuz

erreala bihurtu arte, umea amaren sortzaile

Ulergaitzetik ulermenera handiraino izadia funtsez bete,

abtsraktutik argire izadia lortu arte

mundua artetik sortua ttikiena Kreatzaile eeee Zooooooooom

Abstraktuari esker, mundua ulergai bihur litzateke,

batere jainkorik gabe big banga ba ote

artea baizik sorle eta zoomari eskani ohore,

Artea sorle izan arte, mendez mende lurraren artista eta jabe.

Ta artea liteke munduaren sortzaileG

Sormen eta Arte bidez bide mundua agertu arte ee Zooooooooom