EUSKO EGUNA – APIRILAREN 15EAN, LARUNBATEAN, EZPELETAN

Ipar Euskal Herriko tokiko monetaren 10. urtebetetzea ospatzeko aukera izanen da, Eusko Eguna besta herrikoiari esker. Topaketak egin eta elkar ezagutzeko memento garrantzitsua da gertakari hau, eta kultura, ekonomia, laborantza, alternatibak eta elkartasuna uztartzen ditu. Urtebetetze hau Europako tokiko monetarik handiena bilakatu den euskoa garatzeko interesa izan duten edo lagundu duten pertsona guziak elkarretaratzeko parada ezin hobea da.

Egun osoa urririk da, denei irekia, 10:00etatik 20:00etara. Jende guziei eskainitako egitarau aberatsa izanen da, merkatu estalian, kanpoko korralean, patronaiaren salan eta zelaigunean (patronaiaren salaren gibelean).

Egin klik hemen eguneko egitaraua .pdf bertsioan deskargatzeko

MERKATU ESTALIA ETA KANPOKO KORRALEA

10:00 – 16:00:
Ekoizleen eta sortzaileen merkatua
Elkarteen herrixka, animazioekin
Haurren xokoa (
ikus laukia)
Laborarien bazkaria, merkatuko produktuekin
Herriko ostalerrek proposatu sukaldeburuen pintxoa: Choko Ona, Brenti, Euzkadi, Doxpi, Etxemendi, Pika, Chilhar

10:30 – 12:00: Ezpeletako herriaren bisita gidatua (Abiatzea patronaiaren salaren aitzinean)
11:00 – 12:00: Euskarazko lehen irakaspen ludikoak, Mintzalasairekin
12:30 – 13:30: Alaine Txaranga
13:00 : Euskoaren 10 urteei basoak altxa!
15:00 – 15:30: Tipli Tapla Batucada
15:30 – 16:15:
Eta orain zer? dantza ikuskizuna, Oinak Arinekin (30 dantzari). Prezio librea, txapela pasaraziko da
16:15 – 17:00: Tipli Tapla batucada

ZELAIGUNEA

Haurrendako aktibitate anitz, 10:00etatik goiti (ikus laukia)
16:30 – 18:30: Herri kirolak, Gaiarekin, haur, gazte eta helduentzat
18:00 – 20:00: Herrian Kantuz

PATRONAIAREN SALAKO MINTZALDIAK

10:00 – 11:30: “Euskoak 10 urte: zer eragin eta emaitza?”
Mathilde Fois Duclerc: tokiko moneten soziologia politikoan doktore
Julien Milanesi: ekonomialari eta Ipar Euskal Herriko ekosistema alternatiboaren ikertzaile
Oriane Lafuente-Sampietro: ekonomiaren ikertzaile

11:45 – 13:00: “Amazon Vs. Hurbileko merkataritza”
Etienne Coubard: Les Amis de la Terre elkarteko gainprodukzioaren kontrako kanpainaren arduradun
Francis Jauréguiberry: informazioaren eta komunikazioaren teknologien soziologo
Maina Ithurralde eta Émilie Dubois: Xixtroak, vente en ligne de produits fermiers locaux

 HAURRENTZAT

Merkatu estalian: 10:00 – 16:00
Leku goxoa, Terre Buissonière-k (bioaniztasunaren antzara jokoa, naturari eta Euskal Herriko historiari buruzko ipuinak) eta Sarde Sardexkak (sasoiko jakiak) proposatu animazioekin.
Bazkaltzeko mahaiak eta xatarrak aldatzeko xokoa izanen dira.

Doxpi Trinketean: 10:30ean eta 16:00etan
Les marcheurs suspendus” txotxongilo ikuskizuna, Amandine Meneauren eskutik. 30 min.

Zelaigunean
Egun osoan: puzgarriak Anim’Aktion-en eskutik, ostatua eta matahamiak
11:00 – 11:30: Ereiteak egin tailerra, Terre Buissonière-ren eskutik
14:00 – 18:00: Ibilaldiak asto bizkarrez
16:30 – 17:30: Herri kirolak, Gaiarekin, haur, gazte eta helduentzat
17:00 – 17:30: Ereiteak egin tailerra, Terre Buissonière-ren eskutik

MERKATU ESTALIKO KONTZERTUAK

Ondotik, 20:00etatik goiti, kontzertuak izanen dira:

WILLIS DRUMMOND

Euskal rock eszenako talde izarra da Baionako laukotea. Hala Ere izeneko zazpigarren diskoa argitaratu zuen 2022ko abenduan. Fugazi taldearen indarra, Australiako rockaren eraginak, grunge distortsioak eta euskarazko hitzak ausarki uztartzen ditu.

https://www.willisdrummond.net/

MOUSS & HAKIM
Zebdatik Darons de la Garonneraino

Badu 35 urte bi anaiek frankofoniako agertoki guzietan jotzen dutela, Zebda, Les Motivés, 100% Collègues, Origines Contrôlées eta Darons de la Garonne beren azken proiektuarekin. Eta zaleek hor jarraitzen dute, bikotearen indar hedakorrak liluraturik. Errezeta desberdinekin, baina beti osagai berekin, Mouss & Hakim-ek jendea dantzan ariarazi eta mundu honetako aferez ohartarazten duen kontzertu bikainak ematen ditu!

https://www.mouss-et-hakim.com/

LE BAL DU SAMEDI SOIR

Gaua ezin hobeki bururatzeko, musika zale errabiatuen kolektibo honek bere binilo hoberenak aterako ditu; giro bero eta herrikoi baten zerbitzuko den musika aniztasuna –electro, funk, rock, ska, rythm’n blues, salsa, swing eta merengue–, jendea dantzan ariarazteko!

 15 eusko han berean – 12 eusko aurre-salmentan -> Argibideak eta txarteldegia

AFTER-A EZPELETAKO ASJ FUTBOL-KLUBEKO ARETOAN

Eta besta luzatzeko, after bat izanen da DJ K-PÜXekin 02:00etatik 05:00etara, Ezpeletako ASJ futbol-klubeko aretoan. 

Kanpalekua lekuan bertan