FAS ZINEKLUBA: “BLACK IS BELTZA II: AINHOA”

 

Ikus-entzunezko emanaldia

2023ko apirilak 25

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

5 € (arrunta), 3 € (ikasle eta langabeak)

 

Euskaraz

 

Black is Beltza II: Ainhoa · Euskal Herria-Argentina · 2022 · 86 min · Zuz.: Fermin Muguruza · V.O.S.C.

+KORTeN!: Txoriak txori, Nitya Lopez. EH, 2021, 12’. Fik

Gonb.: Maria Cruickshank (Ainhoa), Nitya López

  1. Aitzol Aramaio Saioa

 

Ainhoa mirariz sortuko da La Pazen (Bolivian), ama Amanda atentatu parapolizial batean hil eta gero. Kuban haziko da, eta, 1988an, 21 urte dituela, Euskal Herrira etorriko da bere aitaren lurraldea ezagutzeko. 80ko urteak dira, gerra hotzaren amaiera, eta erregimen frankistaren segurtasun indar desagertu berriek zigorgabetasunez ekiten jarraitzen dute.

Josune ezagutuko du, kazetari engaiatua bera; beren lagun kuadrillan murgilduko du, eta adiskide egingo dira. Adiskide horietako bat heroina gaindosia hartuta hilko da; orduan, Ainhoa eta Josune bidaian abiatuko dira Libanon eta Afganistanen barrena eta azkenik Marseillara iritsiko dira. Bidaia horretan, narkotrafikoan eta trama politikoekin dituen lotura ilunetan barneratuko dira.

Animaziozko zinema. Soinu banda ona eta irudi adierazkorrak, istorio ausart eta bipil bat transmitituko dutenak.

 

Trailerra

 

www.cineclubfas.com