36 ikaslek hartu dute parte NUPen Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren XXVIII. edizioan
Ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea helburu duen programa honen itxierako saioa Jon Asínek eman zuen (Beeplaneteko CEOa)
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) amaiera eman dio Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak NUP Fundazioaren bidez antolatu duen Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren XXVIII. edizioari. Ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea da ekimenaren xedea. Edizio honetan graduko eta masterreko 36 ikaslek bukatu dute programa, eta enpresa-munduko profesionalekin egindako jardueretan eta topaketetan hartu dute parte.
Itxierako saioa Jon Asín Muñoak eman zuen, hau da, Beeplaneteko kudeatzaile eta CEOak. “Ekintzailetza Clean Tech sektorean” izan zen bere hitzaldiaren izenburua. Bestalde, Cristina Bayona Sáez NUPeko Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak diploma bana eman zien mintegiaren edizio honetako parte-hartzaileei. Itxierako ekitaldian, Salomé Goñi Legaz irakasleak ere hartu zuen parte, mintegiaren zuzendari akademikoa izan den aldetik.
Espiritu ekintzailearen sustapena
Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren bidez, topagune bat sortu nahi da graduetako ikasleentzat eta beren izaera berritzaileagatik eta enpresa-sareari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren enpresa-zuzendarientzat. Gainera, zenbait sektoretako enpresarien eta profesionalen esperientziak ematen dira ezagutzera, eta harremanetan jartzen dira ikasleak eta enpresari eta/edo zuzendariak.
Saioetan –abenduan hasi ziren– profesional asko izan dira: Elena Erroba, 3Pko Negozio Garapeneko zuzendaria; Itziar Maestrojuan, Anteraleko CEOa; Ana Goyen, Ingeteam taldeko Wind Converters and Controls negozio-unitateko zuzendaria; Miguel A. Grijalba, Nafarroako Volkswageneko produkzio-zuzendaria, eta Paula Noya, NICDO sozietate publikoko kultura-azpiegituren zuzendaria.
Parte hartu duten ikasleak
Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren edizio honetan, Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Master Bikoitzeko eta Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleek hartu dute parte, bai eta gradu hauetako ikasleek ere: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Ekonomia, Industria Teknologietako Ingeniaritza, Bioteknologia eta Ingeniaritza Informatikoa.
Hona hemen mintegian parte hartu duten ikasleen izenak: Alain Alberdi Garciandia, Alejandro Aldunate Cía, Saioa Algarra Esarte, Milena Alieva Rushidova, Ane Alonso Álvaro, Ainhoa Andueza San Miguel, Ander Ansorena Zabaleta, Leyre Castaños Monsalve, Brandon Ciriza Posadas, Laura Ciriza Vera, Andrés Domínguez Chután, Alejandro Erdociain Inda, Paola Mariana Flores Alvarado, Maria Lanquisca Wing Fu, Angélica García Díez, Julián Garnica Díez, Irene Gil Lobo, Guillermo André Gilbert Chung Sang, Miguel Gómez Borobia, Celia Gorráiz Jiménez, Nora Irazabalbeitia Agirretxe, Samuel Izquierdo Miguel, Iván Lerga Barrio, Miguel López de Guereño Marco, Sergio Maraña Segura, Álex Martínez Merino, Mikel Montero Barrenechea, Salma Nait Hammou Chihab, Jenifer Olarte Escobar, Yaiza Pérez Sierra, María Razquin Triguero, Christian Ashod Repenning Bzdigian, Yeni Carolina Rivera Ospina, Lucía Tisaire Puerto, Fermin Urzainqui Luquin, Lucía Villalba Hernández.
Argazki nagusia: Ikasle parte-hartzaileak. Lehen lerroan, erdian, ezkerretik eskuinera, Iosune Pascual, Jon Asín, Cristina Bayona eta Salomé Goñi.
Argazkia: Berrikuntzako eta Enpresa Esperientzietako Mintegiaren itxierako hitzaldia Hizketan, Jon Asín. Ekitaldian, buru, ezkerretik eskuinera, Cristina Bayona eta Salomé Goñi.
You must be logged in to post a comment.