ITZULERA

Itzultzearen pozaren ondotik,

anai, lagunak tinko besarkaturik,

lurraren usaina berriro sentiturik,

malkoak dira isurtzen begietatik.


Urruntasunaren ondorioa,

agerrarazi dizu egia bortitza,

errutina batean erori girela,

ahantziz lehengoen sakrifizioa.


Ez da gehiago zuk utzi duzun herria,

hainbeste aldaketak agertu dira,

gorde duzun irudi idilikoa,

urteak daramatza arraildu dela.


Zuretzat aunitz gauzak dira aldatu,

ez da erres, ezin duzu dena onartu,

zure auzoko kaleetan galtzen zira,

zer gertatzen zaizun galdezka.


Ez pentsa alferrik zirela inplikatu,

aunitzentzat gelditzen zira etsenplu,

urte luzaz beharko dugu oroitu,

gaztetasuna izan zaizula kendu.


Baina iragana ez da ez hila,

erabil dezagun denok batera,

eraikitzeko gure etorkizuna,

gizarte berria sortu dadila.