MAHLER

Maiatzak 10, 19:00

Ken Russell

Russellek konpositore klasikoei buruz egiten duen film sorta baten parte da obra zoro hau. Gaietara moldatzeko eta bere nortasuna edozein generotan lantzeko duen gaitasunaren adibide bikaina da. Zuzendari polemikoak, baimenik gabe historia eta Mahlerren irudia nahieran moldatzen ditu; elementu biografikoak eta sekuentzia onirikoak eta probokatzaileak tartekatzen ditu.

Gustav Mahler (Robert Powell) konpositoreari buruzko filma artistaren bizitzaren azken fasean oinarritzen da eta bere bizitzako hainbat garai esanguratsu jasotzen ditu, hala nola bere jatorri judua antisemitismoak, Europan, izan zuen indarraren aurrean, heriotzarekiko zuen obsesioa edo bere harreman gatazkatsua bera baino askoz gazteagoa zen emakume batekin ezkondu izanagatik.